Nontzeberri

“Ur Artean” eta “Slow West”, saio bikoitza Donostiako Kresala zineklubean

Donostiako Kresala zineklubak emanaldi bikoitza ondu du gaur, Trueba zine-aretoetan, 19:30ean: Ur Artean (Iñigo Jimenez, Jesus Mari Palacios, 2015) film laburra eta Slow West (John Maclean, 2015). Ur Artean film laburraren zuzendariek emanaldian parte hartuko dute.

Ur Artean film labur dokumentala da, eta Santa Clara irlako azken biztanleen bizitzak ditu hizpide. Kresalaren arabera, “2014ko irailean Santa Clarako itsasargiak 150 urte beteko ditu; 50 urte dira inor ez dela bertan bizi, baina, nortzuk izan ziren azken biztanleak? 20 urtez baina gehiago bizi izan ziren han Jose Manuel Andoin eta bere ama, María Torralbo, Donostiatik 500 metrotara besterik ez baina gizartetik aldenduta eta egoera zailean”.

John Maclean zinegile britainiarraren Slow West film luzea, berriz, western modernoa da. Michael Fassbender eta Kodi Smit-McPhee aktoreek antzeztua, Sundance jaialdiko epaimahaiaren saria jaso zuen. Horrekin batera, kritikarien laudorio zaparrada ere jaso du.

Filmak hauxe kontatzen du: “Jay (Kodi Smit-McPhee) XIX. mendeko aristokrata eskoziar bat da; AEBetako mendebaldera iritsi berri da. Bertan, bere maitalearekin elkartzeko, mendebaldea zeharkatu beharko du. Bidaian bidelapur (Michael Fassbender) misteriotsu batekin elkartuko da, eta biek batera ekingo diote abenturari”.

Exit mobile version