Nontzeberri

Unikoak musika lehiaketa, EHUn

Unikoak EHUren ordezkaria hautatzeko maketa lehiaketa da. EHUko kidea bazara eta musika-talde bat baduzu, bidali zure maketa otsailaren 10a baino lehen, eta sariketa honen bidez aukeratuko da unibertsitatearen ordezkaria G9ko unibertsitateen arteko musika jaialdirako.

Banakako edo taldeko musika-proiektuek parte hartu ahal izango dute, baldin eta, gutxienez, parte-hartzaile bat EHUko unibertsitatearen komunitateko kidea bada. Lehiaketan edozein musika estilo edo joeratako musika proiektuak onartzen dira.

Gutxienez bi pieza aurkeztu behar dira, kideek interpretatuak, mp3 formatuan. Lan horiek posta elektronikoz euskara.erreord.proiektuak@ehu.eus helbidera bidaliko dira. Posta elektronikoaren gaian hau adieraziko da: Unikoak-Musika Maketak (artista edo taldea).

Lanek jatorrizkoak izan behar dute, berezko konposizioak edo kide batenak, eta lanen eskubideak ez dira diskoetxeen jabetzakoak izan behar.

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak eta hiru Campusetako kultura zuzendaritzek izendatuko du epaimahaia, unibertsitateko komunitateko kideen eta/edo musika eta ikus-entzunezko munduarekin zerikusia duten pertsonen artean. Epaimahaiak ondoko sariak emangon ditu: Lehen saria, 300 €ko saria dirutan, eta EHUdendarako bonoa. Bigarren saria: 200 euroko saria dirutan. Eta euskarazko letrarik onena: 200 euroko saria dirutan.

Betebeharreko zehatzak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version