Nontzeberri

“Unamunoren Eguna” bihar ospatuko dute Bilbon

Bihar, 151 urte beteko dira Miguel de Unamuno Bilbon jaio zela, eta horrexegatik Bilboko Udalak urteroko omenaldia egingo dio idazleari.

Hala, eguerdiko 12:00etan Unamuno Plazan lore eskaintza egingo zaio eta arratsaldean, 19:30etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneak, Juan Arana Cobos filosofoak, Unamuno y Oteiza contra el ángel. Claves para la estrategia estético-política hitzaldia jasoko du.

Filosofoak Oteiza y Unamuno: dos tragedias epigonales de la Modernidad liburuaren egilea da. Bertan, “Oteizaren pentsamenduaren egituraketan eta erlijio gatazka unamunoarrean duen identifikazioan izan zuen eragin garrantzitsua” aztertzen du egileak.

Horrez gain, Unamunoren Egunaren ospakizunarekin bat eginez, Kultura Sailak, Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketako 2014ko edizioan saritutako saiakerak argitaratuko ditu. Euskaraz, Jurgi Kintanaren Azkue bilbotar ezezaguna izeneko lanak ikusi du argia. Jurgi Kintana (Bilbo, 1975) Historian lizentziatu eta doktore da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle. Hainbat artikulu idatzi ditu aldizkari espezializatuetan, eta hiru liburu ere argitaratu ditu Judu herriaren ibilbide luzea, Vizcaytik bizkaira eta Intelektuala nazioa eraikitzen.
Gaztelaniaz, Alberto Sucasas galiziarraren La shoah en Lévinas: Un eco inaudible kaleratu da.

Exit mobile version