Nontzeberri

“Una giornata particolare” antzezkizuna

La Pavana konpainia valentziarraren eskutik ikusi ahal izango da antzezlan famatu hau Errenteria Hiria Kulturgunean, maiatzaren 20an, 19:00etan.

Asko izan dira 1977 urteaz geroztik Una giornata particolare filmean oinarrituta egin diren antzezlanak. Ber garaian, Sophia Loren izan zen produkzio arrakastatsu honen protagonista, garaiko beste hainbat aktore ezagunekin batera. 

Mussolini diktadorearen erregimen faxistaren biktimak diren bi izaki umilen arteko elkartze baten istorio hunkigarria kontatzen du obrak, gerora banantze bilakatuko dena.

Antzezlan honek heltzen duen gaiaren garrantzia dela eta, bere antolakuntzan Udal Kultura Sailarekin batera, EHGAM mugimendua aritu da. Modu berean, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilua, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Amalatz taldea eta Garaipen Elkartearen kolaborazioa jaso du.

Exit mobile version