Gaur abiatuko da Bilbon, Ja! Jaialdiaren 17. edizioa, eta aurtengo ekimenean zientzia-fikzioa aztertuko dute bertaratuko diren adituek: Iggy Rubín, Enrique Murillo, Albert Monteys, Anna Starobinets, Elia Barceló, Dolores Redondo, Eduardo Saenz de Cabezón, Gisela Baños eta Rodrigo Cortés, besteak beste.
Lehen egunean Rosa Montero idazlea izango da protagonista Carlos Brionesekin izango duelako elkarrizketa interesgarria. Egileak “gure garaiko gai garrantzitsuetako asko jorratu ditu zientzia-fikzioaz baliatuta, eta genero horretan sartzen da, hain zuzen, haren literatura-proiektu pertsonalenetako bat: Bruna Husky protagonistatzat duen saga”.
Horretaz gain, Hidrogenessek, Carlos Ballesterosek eta Genís Segarrak osatutako bikoteak musika elektronikoa, pop-kultura, literatura eta umorea bat egiten dituen unibertso berezia eszenaratuko du. Tor eta Txoborro Magoek familia osoarentzako ikuskizuna emango dute euskaraz, eta fantasia, umorea eta harridura nagusituko dira.
Gainera, azaroaren 1era arte, Azkuna Zentroko BBK Mediatekan zientzia-fikzioari lotutako Albert Monteys: harridura kosmikoa erakusketa egongo da ikusgai.
Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.
