Bilboko Alondegiak umorezko antzerkia eskainiko du Aste Nagusian. Hala, abuztuaren 20tik 28ra bitartean, “antzerki freskoagoa, txikiagoa eta formatu ertainekoa egiteko tradizioa berreskuratuko” du AlhóndigaBilbaok.
Hala, ikusleek hainbat ekitaldiren artean aukeratu ahal izango dute: sexua ardatz duen antzerki bakarrizketa umoretsua Eme2 konpainia galiziarraren eskutik; Teatro de Malta taldeak, berriz, umorearen eta musikaren bidez hiru pertsonaien inguruko istorio atipikoa taularatuko dute, eta Las gallegas antzezlanak bidaia egingo du heriotzan barrena. Kolectivo Monstrenkok ikusleak nahasiko ditu, eta Pepe Viyuelak egunerokoaz hausnartuko du pailazoaren ikuspegitik abiatuta.
Azkenik, Las Txirenitas eta Bikoteatroa Ez dok Hiru Bilboko taldeen antzezlanak ere izango dira. Lehenengoek aretoa telebista plato bihurtuko dute. Bigarrenek, aldiz, euskararekin nola dibertitu azalduko dute.
Informazio gehiago eta egitarau osoa, hemen.