Larunbatean emango zaio amaiera, gaur bertan barre algara artean Arrigorriagan abiatuko den XI. Umorea Laburrean zinemaldiari.
Berrehun film labur jaso dira guztira eta horietarik 46 aukeratu dira egun hauetan antolatu diren sekzioetan ikusi ahal izateko. Hala, sekzio ofizialean, 28 film labur ikusiko dira (El baile maldito, Friendsheep, Chuzos de punta Ignorante tu!, eta abar) eta gero, Freaky Gaua izenekoan 18 (Atrapado, Banda ancha, El último onvre bibo, Dos tomates y dos destinos, Zonaloba, Funny webcam effects, Itsaso barea, Katu Kosmikoa, El tomate tenía un precio, eta abar)
Hauen artean Goya sarietarako aukeratuak diren batzuk topatuko ditugu eta euskaraz ekoitzirikoak ere ez dira faltako. Aurtengo omenaldia Gorka Aginagalde aktore ezagunari egingo zaio.
Itxiera gala eta sari banaketa larunbatean egingo da herriko Lonbo Aretoan, 20:00etan, eta Jon Plazaola umoristak gidatuko du.
Zer, non eta noiz begiratzeko, zinemaldiak duen webgunea bisitatu ahal duzue.