Uharte Zentroak zabaltzen duen Ekoiztu deialdiak denbora, espazioa eta baliabideak eskaini nahi dizkio ekoizpen artistikoari (zentzu zabalean) berau garatzeko, eta ere berean, baldintzak sortu nahi ditu Zentroan elkartzen diren praktikek eta pertsonek elkarrekin harremanak izateko, zalantzan jartzeko, ezagutzak partekatzeko eta elkarlanean aritzeko.
Deialdiak hiru modalitate dakartza: Estudioak, Baliabideak eta Autoedizioa.
Estudioen modalitatea denbora, espazioa eta jarraitutasuna behar duten prozesu artistikoetarako pentsatuta dago. Sei hilabetez estudio bat eta proiektuaren garapenari eusten laguntzen dion laguntza ekonomikoa eskaintzen ditu, baita prozesuan zehar eztabaida, partekatzea eta hausnarketa bultzatzen dituen laguntza ere.
Baliabideak Modalitatea Uharte Zentroko laborategiak, ekipamenduak eta ezagutza teknikoak behar dituzten proiektuetarako pentsatuta dago. Ekoizpen, ikerketa eta esperimentazio materialeko prozesuak erraztu nahi ditu, baliabide horiekin lan egiteko beharrezkoak diren gastu batzuk estaliz.
Autoedizioa Modalitatea izaera artistikoko argitalpen-proiektuei zuzenduta dago, autoedizioa sorkuntza-prozesuaren zati gisa aztertu nahi dutenei.
Laguntzaren inguruko zehaztasun guztiak, hemen.
