Nontzeberri

Udazkena jardueraz beterik heldu da Artium Museora

Asteburu honetan, urriaren 3an, Hasieratik. Zinema feministaren historiak zikloaren hirugarren saioa egingo da, Agnès Varda zuzendari frantsesari eskainia. Hitzorduan, 1975ean egindako Réponse de femmes: Notre corps, notre sexe film laburra, eta 1976ko Daguerréotypes dokumentala proiektatuko dira.

Artium Museoak Lorategitik ibilbide gidatuen programari jarraipena emango dio. “Proposamen horrek hiru ibilbide ditu, eta, oro har, Euskal Herriko testuinguru sozial eta artistikoaren lau hamarkada hartzen ditu kontuan, 70eko hamarkadaren erdialdetik gaur egunera arte. Alde batetik, programak artearen praktiken iraganera, orainaldira eta etorkizunera hurbiltzeko aukera ematen du”. Gainera,  urriko lehen asteburu honetan, Artiumek ikastaro trinko labur bat eskainiko du, “artearen iraganari, orainari eta etorkizunari buruzkoa”.

Asteburu honetan ere, Artium Museoak, Euskal Herriko Unibertsitateko GizaArtea ikerketa-taldeak eta unibertsitate horretako Artearen eta Musikaren Historia Sailak Ikasgeletatik espazio publikora izeneko jardunaldiak antolatu dituzte. Jardunaldiok Museoko Emanaldi aretoan egiten ari dira atzo eta gaur.

Exit mobile version