Auzo Eszena jaialdiak Gasteizeko gizarte-etxeetako antzokietan aurkeztuko ditu hainbat pieza (denak gaztelaniaz) urriaren 18tik abenduaren 20ra arte. Programaren edizio honetan, 16 proposamen aukeratu dira. Otsailetik maiatzera aurkeztu ziren lehenengo zortziak eta gainerakoak hilabete hauetan gauzatuko dira.
Datorren asteko igandean hasiko da Auzo Eszenaren 16. edizioaren bigarren denboraldia, zortzi ikuskizun bilduko dituena, eta honako helburuak dituena: kultura auzoetara eramatea, eta profesionalak ez diren taldeei eta artistei beren lanak publiko baten aurrean eta eskura dituzten udal-baliabide guztiekin aurkezteko aukera ematea.
Aurten magia, antzerki, umore eta dantzaren inguruko proposamenak eskainiko dituzte: Tadir Teatroaren Muchas magias por venir; Tercera filaren Tres manzanas podridas; Miernes Addamsen Todo mal; Escena 5en El gran inmolador; Ipazapiren 136 escalones; Maitane eta Lauraren Corrents bikotearen dantza; Auskalhopen Clownsulta-3: escenas eta Towandaren El milagro de Helen Kéller.
Porposamen guztiak gaztelaniaz dira, euskarazkorik ez dago, eta 19:00etan izango dira.
