Nontzeberri

Udako zinea, Bilbaoarten

Bilboko arte zentroak zine-egitarau mamitsua ondu du abuztuan, tartean, film laburrak, Raoul Peck zinegileari buruzko zikloa eta Frantziako zine klasikoa.

Egitaraua abuztuaren 5ean hasiko da, munduko osoko film laburren emanaldiarekin, Future Shorts Summer Seasons: Future Shorts munduko hainbat herrialdetan egiten den film laburren jaialdia da; tartean, Ingalaterra, Palestina, Israel eta Turkia. Urtean lau aldiz egiten da, eta 90 herrialde eta 150 hiritan izaten da.

Raoul Peck, bestalde, zinegile haitiarra da. Aktibista politikoa, bere herrialdeko Kultura ministroa izan zen, 1996tik 1997ra. Dokumentalak eta fikziozko filmak egin ditu. Bada, zuzendari haitiarraren lau film aurkeztuko ditu Bilbaoartek: abuztuaren 6an, Lumumba, La Mort Du Prophète; 13an, Lumumba; 20an, Le Profit Et D´Autre!; eta, amaitzeko, 26an, Moloch Tropical.

Azkenik, abuztuaren 26an, Frantziako zine klasikoa izango da protagonista, Benoît Jacquot zinegilean filmatutako La Fille Seule lanarekin.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Exit mobile version