Abuztuan, 37. Udako Musikaldia ospatu da Zarautzen, eta betiko legez, musika klasikoaz gozatzeko aukera aparta egon da bertako Santa Klara elizan.
Kontzertuok abuztuaren 1, 8, 22, 29 eta 30ean programatu dira, hortaz, egun hauetan zikloa itxiko da azken bi kontzerturekin. Hala, gaur, hilak 29, Arkaitz Mendozaren piano doinuek eta Ana Nebot sopranoaren ahotsak izango dira protagonista. “Musikagile hauek, elkarrekin, tradizioa, poesia eta modernitatea uztartzen dituen soinu-panoramika eskaintzen dute”.
Abuztuaren 30eko azken kontzertuan, Maren Otegi pianojole zarauztarrak Maria Khachatryan biolontxelo-jolea eta Mónica Pérez biolin-jolearekin batera osatzen duen Trio Marea arituko da. “Esperientzia musikal paregabeak sortu nahi dituzte, eta ganbera-musikaren edertasuna eta sakontasuna aztertzera gonbidatzen dute publikoa”.