Nontzeberri

“Udako Musika Printzak” kontzertu zikloa, Azpeitian

Hilaren 10, 17, eta 18an, gauzatuko da hiru emanaldi berezi eskainiko dituen Udako Musika Printzak zikloa.

Gaur berton, uztailak 10, Aire (H)ari bikoteak Magdalenako ermitaren atarian emango du lehen kontzertua, 21:00etan.
Ignacio Arakistain pianojoleak eta Oscar Rodriguez harmonium joleak osatzen dute Aire (H)ari taldea, eta gaurko saioan, Bach, Franck, Widor edo Wagner bezalako egile handien piezak eskainiko dituzte.

Lehen kontzertuaren ostean, uztailaren 17an, Enparan dorretxe atzeko zelaian arituko da Easo Sinfonietta taldea, eta hurrengo egunean, 18an, Enparan dorretxe atzeko zelaian ere, Mucalinda flamenko hirukotearen txanda izango da.

Exit mobile version