Uztail, abuztu eta irailean, Donostiako Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean hainbat ikuskizun interesgarri programatu dira, oporraldia ahalik eta ondoen pasa dezazuen. Guztira, 25 ikuskizun antzeztuko dira euskaraz eta gazteleraz, eta horien artean 3 estreinaldiak izango dira, 6 antzezlan euskaraz eta 18 gaztelaniaz.
Espainiatik datozen artistez gain (Carlos Latre, Concha Velasco, Veronica Forqué, Goyo Jimenez, Lolita Flores…), euskarazko antzerkia ere topatuko duzue, eta bertan Joseba Apaolaza, Iñake Irastorza, Ramon Agirre edota Dorleta Urretabizkaia ikusteko aukera egongo da.
Euskarazko antzerki guztia honakoa izango da: Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirrek 100 m2 lana egingo dute uztaila 9tik 12ra; abuztuaren 3tik 6ra, Leire Uchak Zer Duzu Amy? eszenaratuko du; Iraitz Lizarraga, Ainhoa Garai eta Dorleta Urretabizkaia hirukoteak Datorren Urtean Hobea izeneko obra oholtzaratuko du, abuztuaren 13tik 16ra; Amets Zirkoa Salgai abuztuaren 17tik 22ra arituko da; irailera salto eginda, Zazpi Aldiz Elur lana ikusteko aukera egongo da hasierako egunetan; eta Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga bikoteak Kreditua egingo du irailaren 10tik 13ra.
Programazio osoaren ordutegia eta abar, hemen kontsultatu ahal duzue.