Bilboko Udalak, Santutxuko Bertso Eskolarekin batera, Udaberriko Bertso Saioak ekimenaren 42. edizioa antolatu du hil honetan. Maiatzaren 30ean izango duzue azken hitzordua.
Aurten 14 bertsolarik hartu dute parte. Bertsolari zaharrena Unai Iturriaga da (Durango, 1974), 20 urte baino gehiago daramatza Santutxun parte hartzen, eta gazteena, berriz, Haira Aizpurua (Sara, 2006). Besteak, Oihana Bartra, Aissa Intxausti, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita, Txaber Altube, Ibaia Amillategi, Unai Mendiburu, Amets Arzallus, Aitor Servier eta Maddi Ane Txoperena izan dira.
Lehen hitzordua hilaren 9an izan zen, eta azkena, aste honetako larunbatean, maiatzaren 30ean, izango duzue. Egun horretan, Karmelo plazan, bertso saioa antolatu da Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Haira Aizpurua eta Unai Mendiburu bertsolariekin. Gai-jartzaile lanetan Aitor Irastortza ibiliko da.
Ekimenaren gaineko xehetasunak, hemen.
