Nontzeberri

“Udabarria Bertsotan” fasearen azken saioak

Maiatzaren 29an egingo dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako Udabarria Bertsotan sailkapen fasearen azken saioak, Gautegiz Arteagan eta Plentzian.

Guztira sei saio jokatu dira, eta bi, azkenak, falta dira fase hori amaitzeko, eta diogun moduan, Gautegiz-Arteagako udal aretoan eta Plentziako Goñi portalean jokatuko dira.

Gautegiz-Arteagan, 18:30ean, Bittor Salterain Etxebarria, Haizea Telleria Urkijo, Igor Galarza Intxausti, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia, Mikel Retolaza Etxebarria eta Peru Vidal Gurrutxaga bilduko dira.

Plentzian, ordu berean, Ander Anakabe Lekue, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Naroa Jaio Jaio, Naroa Torralba Rodriguez eta Peru Irastortza Santxo.

Exit mobile version