
Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, maiatzaren 8tik 29ra arte luzatuko da, eta zortzi saio bikoitz jokatuko dira hil horretako eguenetan.
Diogun moduan, saio bikoitzak izango dira eta egun eta ordu berean, bi herritan jokatuko dira. Saio horietan guztietan, 48 bertsolarik abestuko dute, A eta B multzoetan banatuta. Gutxienez 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea (2023tik zuzenean sailkatutako bertsolarien izen-ematearen arabera).
Udabarria Bertsotan maiatzaren 8an abiatuko da Munitibarren. A multzoko saioa egingo da bertako Probalekuko auditorioan, 18:30ean hasita. Bertan, Ander Elorriaga Aresti, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Illart Gumuzio Larrazabal, June Diaz Franco eta Maite Sarasola Isazelai arituko dira.
Egun berean, Bakioko Txakolingunean, B multzoko saioa egingo da ordu berean. Alexander Idoeta Anakabe, Asier Alcedo Cano, Imanol Uria Albizuri, Ion Barrocal Besga, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Julen Ibarguengoitia Ordorika oholtza gainean izango dira.