Nontzeberri

Tzesne Paralux eta Phonopticon-ek atmosfera estralurtarrak eragingo dituzte Zarautzen

Ostegunean, musika elektroniko eta esperimentaleko saioa egingo dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Atmosfera extralurtarrak Zarazuko gaztetxian lelopean.

Emanaldian Oreretako Tzesne Paralux eta Portugalgo Phonopticon arituko dira, 20:30etik aurrera.

Putzuzuloren arabera, “(Tzesne Paralux) musika elektronikoa eta irudiak maisuki uztartzen dituen bikote beteranoa da”. Phonopticon, berriz, “oso urrutira hegan egiteko aproposak diren atmosfera estralurtarrak jotzen dituzte, beraiek egindako katxibatxiekin sortuak”.

Informazio gehiago: putzuzulo.eus.

Exit mobile version