Nontzeberri

Txuma Murugarrenen “Hemen Beharko Luke” lan berria

Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion  hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan.  Urrian kaleratuko du bakarkako disko berria Hemen Beharko Luke titulupean.  Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean aurkeztuko du lana urriaren 23an, ostegunean.

  1. urtean Nire Leihoak argitaratu zuenetik hamabi disko kaleratu ditu musikariak. Popa, rocka, folka zein musika elektronikoa nahasten ditu bere ekoizpen diskografikoan, eta disko berri honekin ez da gutxiago izan.

Diskoa Mutrikun grabatu du osorik hainbat saiotan, eta Murugarrenek berak ekoitzi du, Miguel Ramirez eta Ekaitz Hernandezekin batera. Rafa Acevesen laguntza izan du pianoan eta Natxo Beltranena baterian, biak aurreko ekoizpenetan kide izandakoak.

Musikariak bere hitzen horrela aurkeztu nahi izan du diskoa: “Bizitzak egin ohi digun iruzurra, aurrean jartzen digun ameskeria. Garai batean atzamar puntarekin ia ukitzen genuen hura, denbora luzean heltzeko zorian zegoen hura lortzeko eman dugun denbora, jada hemen egon behar zuen hori ez da heldu eta ez da helduko. Bakoitzak bere subjektu propioa izango du itxoinaldi luze bezain antzu horretan. Baina mezua ez da ilusio guztiak bukatu direla, ez. Mezua da oraindik bizirik gaudela, zaurgarri baina bizirik eta ez dela, honez gero amore emateko ordua. Bizitza iheskorra da, esku zimurra batzuetan, baina aldi berean edertasun aparta eskaintzen digu.”

Exit mobile version