Nontzeberri

Txotxongiloak Portugalete eta Galdakaon

Asteburu honetan Toni La Sal titiriteroak Portugalete eta Galdakaon eskainiko ditu bere lanik berezienak. Gaur Portugaleten, Birusak erasoan!!! taularatuko du Santa Klara Kulturgunean, arratsaldeko 17:30ean, eta Galdakaon Teleipuina txotxongilo-antzezlana aurkeztuko du Brouard plazan, igandean (irailak 21), arratsaldeko 18:00etan. Bi saioak umeentzat izango dira.

Toni La Sal artistak aurkeztuko dituen lanak honetan dautza. 
Birusak erasoan!!!
 Nortzuk dira ba birus hauek? Eskolara joaten dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik dira hain txikiak? Kontu-kontalaria dirudi, baina ez da halakorik, nahiz eta Toni La Salek motorista kaskoa buruan jarri bere garbiketarako orga gidatzeko; ezta modan dauden umorezko bakarrizketa horietako bat ere, hemen ikuslegoak ez ditu soilik barre eta txaloak egingo; batzuek txotxongilo antzezlan baten aurrean gaudela diote, baina… Posible al da lanbas batek hitz egitea?

Teleipuina txotxongilo-antzezlanak hauxe kontatzen du: Etxera iritsi eta telebista pizten dugu. Sakatu! Aldatu! Hau koloretxo sorta hau! Aldatu berriro! Bai jende mordoa oihuz eztabaidaka! Bai jende mordoa gaizki kantaka! Sakatu! Bai txalo mordoa edozein ordutan! Nondik sartu dira ba mamorro guzti horiek telebista barrura?

Exit mobile version