Nontzeberri

“Txotxongiloak Gasteizen” XI. edizioa laster

Igande honetatik aurrera (uztailak 7) eta uda osoan zehar Txotxongiloak Gasteizen programaren XI. edizioa egingo da bertako txikien gozamenerako. Uztaileko eta abuztuko igandetan izango da eta 8 ikuskizun ikusi ahalko dira.

Edizio honetako ikuskizunak askotarikoak dira: esku- eta hagaxka- txotxongiloak, muppet-ak, neurri handiko txotxongiloak, estatikoak edo ibiltariak, ikusle ororentzat, baita hiru urtetik aurrerako txikitxoentzat ere.

Arabako hiriburutik pasatuko diren talde batzuk Teatro Mutis, Cachivache Producciones, Tutatis, Desguace Teatro, Hortzmuga, Cia Pa Sucat, eta abar dira.

Beste aldetik, Goiuri jauregian Títeres Cachirulo taldearen Paperezko antzokitxoak izeneko erakusketa ikusgai izango da. Erakusketa honetan hiru dimentsioetako paperezko antzoki txikien bilduma zabala dago, literatura unibertsalaren lan ospetsuenetariko batzuk birsortzen dituztenak (Txanogorritxu, Aliziaren abenturak lurralde miresgarrian, Aladino eta kriseilu miresgarria…)

Non, zer eta noiz hemen begiratu ahal duzue.

Exit mobile version