Nontzeberri

Tximini kulturalen keaz gozatzeko aukera, Katakraken

Iruñeko Katakrak liburuak lokalak egitarau oparoa ondu du hil honetan, Tximiniak zikloaren baitan: zine-emanaldiak, kontzertuak, hitzaldiak… Bada, ostegunean, martxoak 13,  Joxean’s Hileben eta Ataun of the Dead zonbi-karlisten filmak proiektatuko dira Katihotsak Logia elkartearen eskutik (Nontzeberrik elkarrizketa egin zien zinegile horiei).

Ostiralean, martxoak 14, Genero ariketak liburuan parte hartu duten hiru kidek liburua aurkeztuko dute. Performancea ere izango da: Josune Montonek King Kong neska lana antzeztuko du.

Martxoaren 20an, Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz poema-liburuaren inguruan ardaztutako errezitaldia egingo du. 27an, Eider Rodriguez eta Zaloa Basabek Ilargian ez da emakumerik egon izeneko saioa aurkeztuko dute: “objektu mutuen testigantza feminista”.

Amaitzeko, martxoaren 29an, Joseba Tapiak Tximela Kapitainaren Izarrak lan berria aurkeztuko du, eta Lorea Intxaurrandieta ondoan izango du txeloarekin laguntzen.

Exit mobile version