Nontzeberri

Txillardegi eta euskal idazleak

Donostiako EHUko ikastaroetan, Txillardegi eta euskal idazleak izenekoa abiatuko du aurten Fito Rodriguezek, ekainaren 23tik 25era.

Euskal kulturari Txillardegik eginiko ekarpena kontuan harturik, bera aztertuko duen ikastaroa arrakastatsua izango da, seguru. Ez dago esan beharrik Txillardegik burututako lana esker txarrekoa izan dela, eta behar bezalako errekonozimendurik ez zaiola aitortu. Oraingo honekin, aldiz, zorra kitatzeko bidea ari da irekitzen. Izan ere, egin dakiokeen omenaldirik onena bere testuak ezagutaraztea denez, hona hemen horretarako aukera, bere jaioterrian eta berak lan egiten zuen unibertsitatean antolatutako mintegi irekian.

Ikastaroan, besteak beste, Ander Iturriotzek Txillardegiren ekarpenak gaia aztertuko du; Koldo Izagirrek Txillardegiren hizkera literarioa gaia jorratuko du; Alaitz Aizpuruk Txillardegi polemikazalea hitzaldia egingo du; Marcos Zapiainek Txillardegiren kosmodromoan izenekoa eta Dorleta Urretabizkaiak Elsa Scheelen  lanaren irakurketa dramatizatua egingo du.

Gainera, Txillardegi eta euskal idazleak izeneko ikastaroan bekaz joan ahal da, eta apuntatu nahi duenak, matrikula bete ondoren ez du ezer ordaindu beharko.

Informazio guztia hemen duzue.

Exit mobile version