Nontzeberri

Txapeldunik gabeko “Oholtzapetik” bertso ekimena amaitu da

Arabako bertsolariak Oholtzapetik entzulea epaile bertso ekimenaren 3. edizioa joan den ostiralean amaitu zen Araian. Lau finalista bildu ziren:  Xabi Igoa  Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi eta Oihane Perea. Aintzane Irazusta gai emaile lanetan ibili zen.

Publikoren begietara denak onenak, izan ere, txapeldunik ez zen izendatu eta laurok bertaratutako publikoak txalo zaparrada luze eta entzutetsu bat jaso zuten.

Arabako 16 bertsolari ibili dira parte hartzen egitasmoan, lau saiotan banatuta. Ekimena berezia izan da, izan ere, bertaratu diren entzuleek erabaki dute laukote bakoitzetik zein bertsolari pasatu behar zen Araian egin zen finalera. Gainera, finalean ez da epailetzarik egon, ez da irabazlerik izendatu. Lehen saioa, ekainaren 19an izan zen, Izarrako herriko plazan, eta azkena, finala, uztailaren 17an izan da.

Arabako Bertsozale Elkarteak adierazi duen moduan, “testuinguru berezian bizi izan da edizio hau, astetik astera aldatzen joan diren babes neurriekin, pertsona arteko distantzian, gelak, maskarak… Baina izugarria izan da bertaratutako bertsozaleen jarrera eta egitasmoa babestu dute Udalen babes eta laguntza. Beste behin, bertsolaritza, euskarazko kultur eta sormen jardun modura, elkarrekin gozatzeko parada izan dugu.”

Exit mobile version