Nontzeberri

Txalo Produkzioak taldearen “Hobe Ixilik!” Igorren ikusgai

Igorreko Lasarte Aretoan, hilak 29, eta 20:00etatik aurrera, Txalo Produkzioak taldeak Hobe Ixilik! pieza egingo du. Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktore aritzen dira Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Lanaren sinopsia hauxe duzue: “Bata zein bestea… Biak ala biak… Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesanak; “Ez zenuen zertan esan!” Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean. Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita.
Me Too… Aldaketa Klimatikoa, amatasun subrogatua. Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu.
Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin.
Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.
Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzuetan?”

Exit mobile version