Nontzeberri

“Txalaparta eguna” ospatuko dute Urretxun

Gaurtik larunbatera bitarte, Txalaparta Eguna ospatuko dute Urretxun. Hala, gaur bertan, Areizaga plazan, Berriketan taldearen kontzertua izango da, 19:30etik aurrera.

Bihar, halaber, Juan Mari Beltran, Andoni Salamero, Ander Barrenetxea eta Errege Beldak arituko dira Zumarragako Piedad kalean, 19:45ean, eta poesia eta musika uztartuko dute ikuskizunean.

Azkenik, larunbateko egitaraua zabala izango da: ZSK taldea; VI. Txalaparta Jaialdia, Bihotx (Hernani), Amazur (Sestao), Kimu (Donostialdea), Ttakun (Arrasate) eta Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa taldeekin eta techno eta txalaparta saioa, besteak beste.

Exit mobile version