Nontzeberri

Ttak Teatroaren “Eta oain ze” lana, Guardetxean

Igande honetan, urtarrilak 11, Ttak Teatroak Eta oain ze lana eramango du Guardetxeako aretora. Hitzordua 19:00etan izango da.

Ttak Teatroaren lan honen sinopsia honela laburbildu daiteke: “Hemendik ezin haiz atera. Orain ere ein den. Tuntun paela! Ez haiz ausartuko! Ezta okurritu ere! Ixooooo! Es el fin…! Amaaaa… zementua… klaustrofobia! Hiru, suizidatu. Igual hementxe geldituko naun betirako, forever!

Pertsona guztiok ditugun barne ahotsen kanporaketa baten islatze bat da hau, edo era berean, argia eta itzalaren arteko dantza amaigabea: bizitza, heriotza, maitasuna,.…

Obra hau ez da Ttak Teatroak egin duen lehen lana, izan ere, Eta Karmele? helduentzako ikuskizuna, edo haurrentzat zuzendutako Eingo al deu amets? Ikuskizuna ere antzezten ibili da. Honetaz gain, Zertarako Hegoak? edo Gabrielen Lekua sentikarian ere parte hartu du talde honek.

Exit mobile version