Nontzeberri

“Trump, amesgaizto amerikarra”

Joseba Zulaika, Larraitz Ariznabarreta, Juan Garzia Garmendia, Jacqueline Urla, William A. Dougless, Olatz Arrieta, Unai Pascual eta Joseba Gabilondo idazleak AEBetako 45. Presidentearen figuraz eta burutzen ari den deskalabruez aritu dira Trump, amesgaizto amerikarra izeneko lanean.

Zer gertatu da politikan inolako eskarmenturik ez, eta etengabe diskurtso misogino eta arrazista zabaltzen duen enpresari aberats bat nazio handi bateko presidente bilakatzeko?
Galdera horri erantzuten saiatzeko dator Elkar argitaletxearen lan hau: “zenbait idazle, kazetari eta unibertsitate irakaslerengana jo dugu, AEBetan bizi diren euskal herritar batzuk tartean. Izan ere, Europan ezinezkotzat, amesgaiztotzat jotzen zen aukera hura, bestelako ikuspegi batetik ikusi zuten AEBetatik. Asmo horrekin jo dugu laguntza eske, eta baita erantzun argigarriak jaso ere: Joseba Gabilondo, Larraitz Ariznabarreta eta Juan Garzia Garmendia irakasleak bat datoz Trumpek ondo jakin duela bere burua kontserbadore iraultzaile gisa saltzen. Izan ere, betiko sistemari alternatiba bat eskaintzen dio, kanpotik etorria denez (outsider) politikari lotutako ustelkeriatik urrun ikusten baitute hautesleek, eta, aldi berean, ustea zabaldu baitu aurreko gobernuaren berrikuntzak desegin eta gauzak bere tokian jarriko dituela, enpresari zuri kontserbadorea izaki”.

“Badira gizarte mugimenduak prest daudenak iraganeko lezioak ikasi eta desberdinen arteko zubiak eraikitzeko. Izan ere, urrats horiek ez dira alderdi politikoetatik etorriko, baizik eta mugimendu askoz osaturiko mugimendu erraldoi batetik”.

“Amets amerikarra elikatzen du Trumpek, eta amets amerikarrak elikatzen du Trump”, 

Exit mobile version