Zarautzen, irailaren 3an, asteazkenean Trikitilari Gazteen XXXIV. Txapelketa egingo dute gaueko 20:30ean.
Parte hartzeko baldintzak honakoak dituzue: maila bakarra izango da, eta soinujoleak eta pandero-jotzaileak 20 urte bete gabe izango dituzte txapelketa egunean. Parte-hartzaileek lau pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina. Hauetariko piezaren bat norberak sortutakoa bada, epaimahaiak baloratu eta kontuan izango du.
Jotzen diren piezen originaltasuna mantenduko da, gehien bat fandango eta arin-arinetan, eta janzkera tradizionalaren ezaugarriak ere mantenduko dira.
Parte-hartzaileek, kanporaketan pieza bat jo beharko dute eta ezingo da finalean errepikatu.
Sariak 250 euro, txapela eta trofeoa, eta 175 euro, eta beste aldetik, herriko lehenengo bikotearentzat sari berezia egongo da.
Izenak Zarauzko Kultura Sailan emango dira (Nafarroa kalea, 22) 943.00.51.20 telefonora deituta, abuztuaren 25a baino lehen.