Nontzeberri

Trantsizioz betetako garaiak

Ereagaren inguruetan, Algortako erakusketa aretoetan eta Portu Zaharrean jarriko diren argazki ikusgarriekin abiatuko da  XI. Getxophoto, abuztuaren 30etik urriaren 1era arte. Aurtengo gaia Trantsizioak izango da.

Gai horri buruzko hausnarketa egiteko Britainia Handia, Italia, Mexiko, Japonia, Suitza, Ekuador, Iran eta Holandako artista gazteen lanak erakutsiko dira, hogei bat erakusketa antolatuz. Izen batzuk aipatzearren: Mandy Barker, Giulio Di Sturco, Edmund Clark, Mónica Allende, Shoair Mavlian,… .
Gai horren barruan globalizazioaren arazoak bilduko dira, izan ere, globalizazioak onura asko ekarri digun arren bestelako liskar eta zokoratze batzuk sortu ditu. Hortaz, horren barruan dauden teknologiak, ingurumena, gizartea bera, elikadura eta etorkizunerako proiekzioak aztertuko dira.

Erakusketez gain, heziketa izaten da Getxophotok zaintzen duen beste elementu bat, eta horretarako hainbat ekimen atondu dituzte herri horretan, tartean, sorkuntzarako laborategiak.

Egun horietan izango den guztia Getxophoto ekimenaren webgunean duzue.

Exit mobile version