Nontzeberri

Transmedia ekoizpenak eta 3D zinema aztertuko dituzte Tabakaleran

3D zinema tailerrari dagokionez, Manolo Gómez Santosek, Dygra Filmseko presidenteak, eskainiko duen hitzaldiarekin hasiko da. 3D zinema digitalari eta Dygra Native Digital 3D sistemari buruz jardungo da. Bere aurkezpenean jorratuko duen gaietako bat Holy Night! filma izango da; izan ere, pelikula hori Espainian 3D digitalean ekoitzitako animaziozko lehenengo filma da. Panavisionek ere hartuko du parte.

Tranmedia hitzaldien harira, eguneko hitzordu nagusia arratsaldez izango da, Kutxaren Arrasate kaleko aretoan. Nazioarteko Transmedia hitzaldian gai horretan adituak diren profesionalen parte hartzea izango dute, hala nola, Lance Weiler, ekoizle estatubatuarra, Ian Ginn Herbeheretako ekoizlea eta transmedia formakuntzan aditua, eta esperientzia praktiko gisa Robert Figueras, Estatuan egin den lehenengotariko transmedia ekoizpenetako baten zuzendari-kidea.

Transmedia narratibei buruzko masterclass-aren helburu nagusia istorioak kontatzeko modu berri bat ezagutaraztea da, ikus-entzunezko ekoizpena, aisialdia eta entretenimendu digitalean iraultza eragin duena.

Jardunaldi hauen inguruko xehetasunak Tabakaleraren eta Donostiako Zinemaldiaren webguneetan jasotzen dira.

Tabakalerak bidalita

Exit mobile version