Nontzeberri

“Transitos/Iragateak” dokumental zikloa, Iruñean

Transitos/Iragateak izeneko dokumental zikloa abiatu dute Iruñean. Emanaldiak hiri horretako Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko Civivox-etan izango dira.

Bihar bertan, azaroaren 14an, izango da hurrengo hitzordua Sanduzelaiko Civivoxean, Alice Diopen La permanence filmarekin.  
Hurrengo saioak honako dituzue: azaroaren 21ean, Andrea de Georgio eta Luca Pistone egileen Odysseus 2.0; azaroaren 22an, Iturramako Civivoxean, Javier Julio zuzendariak eta Salvamento marítimo GKEko fundatzaileetako bat den Iñigo Gutierrezek Wait just wait dokumentala aurkeztuko dute, eta ondoren Philp Brink eta Marieke van der Velden egileen The island of all together proiektatuko da.
Zikloa azaroaren 24an amaituko da, Mendillorriko Civivoxean, Unax Blanco Azpiri eta Asier García Matíasen Refugiados: camino a ninguna parte filmarekin.

Exit mobile version