Nontzeberri

“Transhumantzia”, soinu esperimentazio sortzailea

Bidebarrieta Kulturguneak Mitxel Etxekopar (Zuberoa) eta François Rossére (Alsazia) musikarien Transhumantzia musika inprobitsauaren ikuskizuna hartuko du gaur, 19:30ean.

Proiektu bitxia da, izan ere, musikaren bi ikuspegi ezberdin biltzen dira, Etxekoparrena eta Rossérena hain zuzen: “Lehenengoa Euskal Herriko mendiekin, artzainekin eta txoriekin lotuta dago, eta bigarrena Europako tradizioarekin”.

Bat-batekotasuna eta inprobisazioa ezaugarri nagusiak dira emanaldian. Hala, musika eta naturako soinuak bat egiten dute, bidaiatzeko ahalmena duen ikuskizunean. “Iparraldetik heltzen diren aire berritzaileak dira. Txorien soinua, artaldea… musika ibilbide bakarra eta berezia eginez”.

François Rossé Alsazian jaio zen eta Bordele inguruan bizi da. Piano jotzaile sonatua da, eta bere esanetan, musika prestakuntza luzea garatu zuen Nierderbrongo basoan, bere jaioterritik gertu.

Mixel Etxekoparri dagokionez, Gotaine Irabarnen jaio zen eta bertan bizi da. Goi kontserbatorioan ikasi zuen musika. Antza, bere prestakuntza Zuberoako mendietan, artzainen artean, jaso zuen. Duela 30.000 urte jada entzuten zen Izturitzeko xirularen tradizioa jarraitzen du eta berriztatu ere. Arte sorkuntzari eskainitako Zuberoako Xiru jaialdiaren sortzaile eta antolatzaileetako bat da.

Exit mobile version