Nontzeberri

Trailer faltsuen lehiaketa abiatu du FANTek

FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren XX. Jaialdiak trailer faltsuen lehiaketa jarri du martxan; aurkeztuko diren lanek fantasiazkoak edo beldurrezkoak beharko dute izan, eta “lehiaketaren helburua da 2014ko maiatzaren 16a baino lehen existitzen ez den film baten trailer faltsua sortzea”.

Trailer faltsuak 2014ko apirilaren 15era arte bidal daitezke, eta honako ezaugarri teknikoak beharko dituzte izan: itxura 16:9; irudiaren kalitatea (1920×1080); formatua: H264. Izena emateko Movibeta plataforma erabiliko da.

Boto gehien lanak 1.500 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, berriz, 750. Banaka edo taldean aurkezteko aukera dago, eta nahi beste lan bidal daitezke.

Lehiaketarekin lotuta xehetasun guztiak: fantbilbao.net.

Exit mobile version