Lehiaketa honetan Bizkaiko edozein pertsonak hartu ahal du parte.
Lanak, euskaraz edota gaztelaniaz, originalak eta ineditoak izango dira. Egile bakoitzak 250 hitz baino gehiago izango ez dituen lan bakarra aurkeztuko du.
Lanak Topalekura bidaliko dira (Iturriza 2 bis, Bilbo) martxoaren 2a baino lehenago. Obra CD batean etorriko da eta honekin batera datu guztiak.
300 euroko saria hartuko du lan irabazleak eta bigarrenak 200. Liberarte saria dago tartean (200 euro), Basauriko eta Langraiz Okako presondegietan dauden pertsonei zuzenduta.
Epaimahaiak martxoaren 25ean jakinaraziko du ebatzia.
Informazio guztia Topalekuko blogean duzue.
Nontzeberri