Nontzeberri

“Topaketak”, zortzi emakumeren arteko adierazpen-gunea

Haien lana Bizkaiko Uribe Kosta eskualdean garatzen duten zortzi emakume artistaren lanak biltzen ditu Topaketak erakusketa kolektiboak; lanok ikusgai daude Kultur Leioako erakusketa gelan, apirilaren 3ra arte.

“Testuinguru garaikidearen barruan, zortzi emakumeren arteko adierazpen-gunea sortzeko ideiarekin sortu zen Topaketak”.

Eider Agüero, Cristina Ezquerra, Idoia Garai, Eugenia Guridi, Andrea Gutman, Leire Muñoz, Jone Saitua eta Laurita Siles artisten obrak jaso dira erakusketan. Artistok askotariko artelanak paratu dituzte Leioan: Ilustrazioak, ikus-entzunezkoak, collageak, eskulturak…

“Diziplina anitzeko ikuspegitik sortutako lan-sorta biltzen duen talde-erakusketa da. Euskarri ezberdinak, artista bakoitzak bere mundua adieraz dezan”.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Exit mobile version