Nontzeberri

Tomasz Wendt Trio, Wilfried Wilde Quintet eta Night Dreamers, Bermeoko jazz jaialdian

Jazzber izeneko jaialdiak hiru emanaldi bilduko ditu asteazkenetik ostiralera, Bermeon. Kontzertuak Kafe Antzokian egingo dira, eta hauexek izango dira Bermeoko XIX. Jazzaldian parte hartuko duten artistak: Tomasz Wendt Trio, Wilfried Wilde Quintet eta Night Dreamers. Jaialdia Jizz Jazz Elkarteak ondu du.

Lehenengo emanaldia asteazkenean izango da: Tomasz Wendt saxofoi-jole poloniarrak zuzendutako hirukoteak joko du Bermeoko Kafe Antzokian. Hirukoteak inprobisazio jorratzen du. Europan barrena sari asko jasotako egitasmoa da.

Ostegunean, Wilfried Wilde gitarra-jole eta konpositoreak gidatutako boskotearen txanda izango da. Askotariko estiloak uztartzen dituen proiektua da: jazza garaikidea, klasikoa eta soinu bandak.

Azkenik, ostiralean, Euskal Herriko Night Dreamers boskotea arituko da. Musikene zentroan eratutako banda da, eta abangoardia eta tradizioa nahasten ditu.

Emanaldiak 20:30ean hasiko dira.

Exit mobile version