Nontzeberri

Tomas Tranströmer eta “Hura ez da lekua”

Tomas Tranströmer Literatura Nobel Sariaren poesia euskara ekarri ditu Juan Mari Agirreurreta (Pasai Donibane, 1977) itzultzaileak Bizientzat eta hilentzat poema guztiak, 1954-2004 (Elkar) liburuan. Bestalde, Txalaparta argitaletxeak Narrazioa, poesia, ilustrazioa eta musika uztartzen dituen Hura ez da lekua liburu eta CDa plazaratu du.

Tomas Tranströmer Suediar idazle, poeta eta itzultzailea da. Stockholmen jaio zen 1931n, Psikologia eta Literatura ikasketak egin zituen. 1954an argitaratu zituen 17 Dikter (17 poema) bere lehen poemategia. Harrezkeroztik, dozena bat bildumatan plazaratu ditu bere olerkiak; azkena 2004an: Den stora gåtan (Enigma handia). Literaturako Nobel Saria irabazi zuen 2011n.

“Hizkuntza ez du korapilatzen, ez du zailtzen; alderantziz, estilo arina erakusten du, hizkuntza idatziak ahozkotasuna bilatuko balu bezala. Poesia prosarantz lerratzen da, baina, nolanahi den, zaindu egiten du poemaren egitura, esaldien ebakera, paragrafoen forma eta bertsoen marrazkia”.

Bestalde, Hura ez da lekua liburu eta CDa askotariko lana da. Izan ere, letrak, olerkia, irudiak eta soinua batzen ditu. Oier Guillan (idazlea), Asier Sarasola (idazlea), Idoia Beratarbide (irudigilea) eta Iñigo Ortega (aktorea) dira egileak. “Narrazioa, poesia, ilustrazioa eta musika uztartuz pertsonen zirku intimora hurbiltzeko saiakera da Hura ez da lekua. Askatasunaren leku pribatuan zoriontasuna baita mendeku posible bakarra”.

Exit mobile version