Gaur, martxoak 5, Tokyo monogatari (Yasujiro Ozu, 1953) filma ikusi ahalko Bilboko El Carmen aretoan 19:45ean. Emanaldia 1953ko Bitxien zikloaren baitan dago. Ziklo hori FAS zineklubaren 60. urteurrenaren harira ondu dute. Santos Zunzunegui Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta zineman adituak aurkeztuko du proiekzioa.
Yasujiro Ozu (Tokio, 1903-1963) zine zuzendaria Tokioko Shochiku estudioetan hasi zen lanean 1922an argazki eta zuzendari laguntzaile gisa. 1927an egin zuen bere estreinako pelikula, Zange no yaiba (Penitentziazko sablea). Hala, 20eko hamarkadan film mutuak filmatu zituen, Amerikako Estatu Batuetako eta Europako zinemaren eragin handia zuten komediak eta shomin-geki generoko lanak (jende arruntaren dramak).
Gero, 1930etik 1935era bitarte, errealismo soziala jorratu zuen, mendebalde zinemaren eraginak baztertuz. 1935etik aurrera, Ozu familiaren gai hasi zen jorratze bere filmetan. Bigarren Mundu Gerraren ostean, egin zituen bere lanik esanguratsuenak, “film geldiak, isilunez beteak, budismoak denborari eta espazioari buruz duen ikuskera islatzen dutenak”, hala nola, Tokyo no onna (1933, Tokioko emakumea), Hitori musuko (1936, Seme bakarra), eta Bakushu (1951, Uda hasiera).