Nafarroako musikarien jazz zikloa da Urtarrijazz, eta Iruñean kontzertu eta hitzaldiz beteriko programazioa bilduko du hil honetan.
Lehen kontzertua, gaur berton, hilak 9, izango da, eta Lizarrako Jesús Mañeru perkusionistak bere proiektua aurkeztuko du: De estraperlo.
Larunbatean, hilak 10, Xabi Hernández kantariak gidaturik, Txeih Jazz Factory ahotsez eta instrumentuz osatutako jazz boskotearen txanda izango da. Taldearen errepertorioan bosa nova eta jazzaren estandarrak ageri dira, baina funka, latin jazza edo bluesa ahaztu gabe.
Elephants, Zugardi Rag Band, Timeline, Black On White, edo OMG (Oscar Muñoz Group) izango dira ziklo horren barruan bildu diren beste proposamen musikal batzuk.
Non eta noiz jakiteko: Urtarrijazz.
