Nontzeberri

Tokiko arte garaikidea zabaltzeko, “Artoteka”

Artoteka tokiko arte garaikidea zabaltzeko eta bitartekaritza artistikorako plataforma bat da. Ekimenaren helburua “arte garaikidea  kolektibo, pertsona eta eguneroko espazioetara hurbiltzea da, eta interesa duen edonork har dezake maileguan artelan bat, arte-bitartekotzako jarduerak egin ditzake, eta horrela, artisten lanaz ikasi, esperimentatu eta gozatu, eta inguratzen gaituen errealitatearen erronka eta arazo espezifikoei buruz gogoeta kolektiboa piztuz.”

Aurtengo ekimena eta erakusketa Barakaldoko Clara Campoamor zentroan izango da apirilaren 13ra arte, eta bertan, jendeak aukera izango du bertan erakusten diren obra horietariko bat maileguan hartzeko. Izan ere, obra horietako bat edo batzuk hautatzen dituzte etxean, lantokian edo estudioan maileguan hartzeko. Maileguek hiru hilabete irauten dute gutxienez, eta obren garraioa eta instalazioa Artoteka taldearen esku dago.

Martxoaren 17tik aurrera irekita dagoen Artoteka erakusketan, bildumako hamazazpi artistetako bakoitzaren lan bana ikusi ahal izango da. Ekimen hau Gazte Artea Ezkerraldearen eta Artoteka plataformaren arteko lankidetzaren emaitza izan da, eta ezkerraldeko udalen Gazteria arloek bultzatutako lehen ekimena izan da.

Erakusketaren helburua bertako artisten lanak integratzea da, eta horiek zabaltzea eta egileak profesionalizatzea.

Exit mobile version