Nontzeberri

Titulu berriak Erein argitaletxean

Gauzak ongi bidean, eta okerrik ezean, uda bitartean Ereinek argitaratuko dituen liburuen zerrenda, bertatik bidali digute.

Hainbat sailetan agertuko dira titulu berriak. Hala, Juan Luis Zabalak Aita oker dago izeneko lana idatzi du. Begoña Durrutyk egin ditu bertako marrazkiak. Auskalo sailaren barruan, Joxemari Iturraldek Nire lagunen gezurrak izeneko lana plazaratuko du maiatzean, eta Abel Amutxategik Berbontzi lanarekin gauza bera egingo du.
Oroimenean barrena sailean, Anne Frank-ek idatzitako egunkariak (Anne Franken egunkaria) argia ikusiko du.

Narratiba sailean, Hasier Larretxeak, Juan Kruz Igerabidek eta Irati Goikoetxeak lan berriak dakartzate. Lehena Larremotzetik tituluarekin dator; Zangotraba da Igerabiderena; eta Izen ez zirenen Irati Goikoetxeak idatzi du.
Uzta gorria sailean, Jon Arretxe idazle porrokatuak titulu berria ekarriko du. Eta Toti Martínez de Lezeak gauza bera egingo du Poltsiko.e sailean, Itahisa lanarekin.     

Pello Salaburuk Lanbro arteko kronika kaleratuko du Bakanak sailean, eta poesian, Felipe Juaristik Piztutako etxea tituludun poemarioa argitaratuko du.

Azkenik, Literatura Unibertsala sailean, Rebecca West-en Soldaduaren itzulera eta Françoise Sagan-en Tristezia, zer berri izango dira lan berriak.

Exit mobile version