Nontzeberri

“The Planet of the Apes” klasikoak zabalduko du Nosferatu zikloa

Bihar hasiko da, Tabakalerako 1 Zine Aretoan, Donostiako Nosferatu ziklo berria: Etorkizun inperfektua(k) – Distopia eta zinea. Hasi ere ez da edonola hasiko, Franklin J. Schaffnerrek zuzendutako Planet of the Apes (1968) zientzia fikziozko maisulan klasikoa pantailaratuko baitute, 20:00etatik aurrera.

Pierre Boulle idazlearen eleberri homonimoan oinarrituta, filmak hauxe kontatzen du, Donostia kulturaren arabera: “Bidaia espazial luze baten ondoren Lurrera bueltan datozen lau astronautaren ontziak planeta ezezagun bat jo du hibernatzen ari ziren bitartean. Laster jabetuko dira tximinoek menderatuta duen mundu bat dela, eta esklabotzat dituztela gizakiak, hitz egiteko gaitasuna galdua dutenak”.

Etorkizun inperfektua(k) – Distopia eta zinea ekainaren 20ra arte luzatuko da eta 24 saio jasoko ditu. 1921 eta 2006 urte bitarteko 25 film pantailaratuko dituzte, guztiak distopien ingurukoak; tartean, Metropolis (1926), Animal Farm (1954), Lord of the Flies  (1963) eta THX 1138 (1971).

Zikloarekin batera bi liburu plazaratuko dituzte dira: Futuro(s) imperfecto(s). Cine y distopía, Antonio José Navarrok koordinatua, eta Biharko amesgaiztoak. Distopien ibilbidea literaturatik zinemara, Zigor Etxebestek egina.

Exit mobile version