Nontzeberri

“The Night of the Hunter” film klasikoa pantaila handian, Bilbon

Gaur, Bilboko BBK aretoan, Charles Laughton aktore eta zuzendariak filmatutako The Night of the Hunter (1955) filma ikusi ahalko da pantaila handian, 20:00etatik aurrera. Lughtonek zuzendutako film bakarra da eta zineak eman duen maisulan ikusgarrienetarikoa da.

Davis Grubb idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua, Robert Mitchum du aktore nagusi, zeinak sekulako lana egiten duen Harry Powell alargunak hiltzen dituen erreberendoaren azalean.

Wikipediaren arabera, “Laughtonek zuzendutako filma bakarra izan arren, maisulantzat jo ohi da, aktore beteranoa izanik zinemagintzaren lanbidea bikain ezagutzen baitzuen. Filma umeentzako ipuin gisa kontatua dago, Bibliako pasarte ugariez apaindua, eszena sinboliko eta oniriko ugari dituelarik: ibaiko txalupako eta armiarma sarearen eszena, gauez ontzak untxia ehizatzen duen eszena, predikatzaileak bere eskuetan hatz koskoetan tatuatuak dituen “maitasun” eta “gorroto” hitzak (ongia eta gaizkiaren etengabeko borroka)… Bestalde argazkigintzak eta argi eta itzal jokoek ere filma honetako istorioa kontatzerakoan garrantzi handia dute”.

Exit mobile version