Nontzeberri

The New Raemon eta Mobydyck taldeek joko dute larunbatean Bilbon

The New Raemon taldea Ramon Rodriguez ibilbide luzeko lau musikarirekin igoko da El Balcon de la Lolako agertokira: Ricky Falkner (Standstill, Egon Soda, SanPedro eta ekoizlea), Ricky Lavado (Standstill), Palo Garrido (SanPedro) eta Marc Prats (Madee). Gorago aipaturiko iraupen luzeko La DimensiĆ³n Desconocida lana iaz argitaratu zuen eta otsailean Cuaresma izeneko disko laburra kaleratu du, hori ere BCore zigiluaren eskutik.

The New Raemonekin batera Mobydick arituko da. Bale zuriaren atzean Eneko Nun taldeko gitarra jotzailea da, eta bere eraginen artean Dylan, Cohen edo Eddie Vedder antzeman daitezke.

Nontzeberri

Exit mobile version