MUSIKA

The Marked Men punk-pop bandak Donostian joko du

AEBetako Texas estatuko Denton hirian eratu zen The Marked Men taldea 2002. urtean, eta 2009. urtera bitarte lau disko argitaratu zituen. Bada, grabazio horietan jasotako punk-rock biziaren eta pop melodien uztarketari esker, zaleen eta hedabide espezializatuen laudorioak jaso zituen.

Hori dela eta, aditu askok esan dute milenio berriak emandako punk talderik onena dela. Marked Men gurean izango da estreinakoz, gaur bertan, Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etan.

Ayo Silver! promotoreak ondu du emanaldia da, eta promotore horren arabera, Texaskoek orain arte plazaratutako lau lanek punk-rock zaleen biblia osatzen dute: The Marked Men (2003), On the Outside (2004), Fix My Brain (2006) eta Ghosts (2009).

Kontzertua energia handikoa izango da, melodia eta indarra uztartuko dituena, eta izerdia eta ereserkiak izango dira nagusi.

Ayo Silver!-ek, halaber, beste bi kontzertu iragarri ditu hurrengo egunetarako: irailaren 13an, talde psikodelikoekin osatutako Txiki Psych Fest jaialdia, eta 21ean, Burnt Our estatubatuarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button