Nontzeberri

The Machetazo jazz bandaren estreinako lana plazaratu du Errabal Jazz diskoetxeak

Estatuko hala atzerrian izandako jam session ugaritan hazitako musikariek osatzen dute The Machetazo: Jorge Castañeda (pianoa), Daniel Juárez (saxoa), Nacho Fernández (gitarra), Darío Guibert (kontrabaxua) eta Mikel Urretagoiena (bateria). Bada, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen azpi-zigilu Errabal Jazzek taldearen lehendabiziko lana argitaratu du, 1290 Prospect Place.

Talavera de la Reinako Black Hill estudioetan, iazko irailean, jasotako lana da, bi egunetan grabatua, zuzenean, “taldearen soinuari berezkoa zaion atmosfera bero eta bizi hori lortzeko”.

Diskoan bildutako bederatzi doinuak jazz garaikidearen baitan kokatzen dira. “Material berria bezain freskoa eskaintzen baitute, erritmo, harmonia eta moldaketa bihurrien nahasketa landuak dira, inprobisazio pasarteetan bakarlariek beren esplorazioak egiteko ingurune aparta bihurtzen dute musika”.

Taldeak askotariko estiloetatik hartzen ditu osagaiak, jazz eremura ekartzeko. “Jazzean ezagutzen ez diren ikuspegiarekin eta sentimenduarekin interpretatzen eta moldatzen du taldeak, rockaren munduko egitura jakin batzuekin parekatzera iristeko moduan”.

Informazio gehiago: hotsak.com.

Exit mobile version