Nontzeberri

The Cuban Jazz Syndicate, Arriaga Antzokian

Bilbaina Jazz Clubek eta Arriaga Antzokiak bultzatutako BJC Arriagan zikloaren urteko lehen hitzordua gaur izango da, martxoaren 28an, 19:30ean hasita, eta The Cuban Jazz Syndicate taldearekin. Taldeak proposatzen duen soinu-bidaia Kubatik abiatzen da, eta hainbat paisaia bisitatuko ditu musikalki.

Michael Olivera da talde-burua, bateria-jotzaile, ekoizle, konpositore eta moldatzailea ere bada, eta ibilbide luzea du jazzaren munduan. 60 diskotan baino gehiagotan eta ehunka proiektutan hartu du parte, eta jaialdi garrantzitsuetan izan da, hala nola Jazz a Vienne, Marciac, North Sea Jazz, Montreux Jazz Festival, Montreal Jazz Fest, Blue Note NY, Blue Note Tokio, Jakarta Jazz Festival, Warsaw Jazz Festival, Madrid Jazz Festival eta Barcelona Jazz Festival jaialdietan. Besteak beste, Quincy Jones, Alfredo Rodriguez Trio, Richard Bona, Jorge Pardo, Paquito de Rivera, Pepe Rivero, Caramelo de Cuba, Rick Wakeman, Tomatito eta abarrekin jo du.

Oliverak talde berriarekin dator: The Cuban Jazz Syndicate. Espainian bizi diren artista kubatarrik onenak bildu ditu horretan bere azken diskoa egiteko: Y lleg├│ la luz.
Hortaz, Arriaga Antzokiko oholtza gainean, Michael Olivera (bateria), Pepe Rivero (pianoa), Miryam Latrece (ahotsak), Carlos Sarduy (tronpeta), Yarel Hernández (baxu elektrikoa) eta Ariel Bringuez (saxo tenorra) bilduko dira.

Exit mobile version