Nontzeberri

“Tetrapack 2019”, argazkigintza eta bideo sorkuntza gaztea

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Tetrapack erakusketa bere hamargarren urteurrenera heldu da. Estibaliz Aguirre Lopez de Munainek, Ester Fernandez Amorinek, Oihane Gil Cirionek eta Xabier Martinez Ortiz de Pinedok aurtengo erakusketaren laukotea osatzen dute. Erakusketa Ibon Saenz de Olazagoitiak tutoretza eta komisariotzapean egingo da bai eta Zas Kultur elkartearen izenean ere.

Hiru argazki sortak eta bideo sorkuntza batek osatzen dute maiatzera bitartean ikusi ahalko den erakusketa. “Erakusketak gizartearen kritikaren bidez, egungo gazteen kezketara hurbiltzen gaitu: borroka feministaren kezka, musika barrukoa adierazteko; baina beti ere artista gazte bakoitzaren barne-barneko esperientzia jasotzen duen zentzu estetikoa kontuan hartzen”.

Estibaliz Aguirre Lopez de Munainek pertsonak atera ditu argazkietan. “54 pertsonek egoera berean erabaki ezberdin bat erakusten dute: kamera baten eta foku baten aurrean egoteko unea. Une horretarako prest joaten zinen edo agian ustekabean harrapatu zintuen; erakutsi nahi duzun zure barneko zati bat aukeratzen duzu”.

Ester Fernandez Amorineren argazki sortak “egituratuta dagoen sistemaren izateko  joera aztertzen du; izan ere, sistema sare asimetriko batean dago josita eta bertan, emakumeen aukerak aurretik zehaztu dira: ingurunera moldatzea, beldurraren normalizazioa, gizonek baliozkotu ustezko beharra eta estereotipoen subjektu pasibo bihurtzea”.

Oihane Gil Cirionen lana “ondasun materialei buruz garatu dugun mendekotasunaren kritika da. Kontrolik gabe erosten dugu eta erosi duguna pilatzen dugu. Hori da egungo joera”.

Xabier Martinez Ortiz de Pinedok honakoa dio: “Ondasunak ugaltzeko erabiltzen den tresna bat izango ote da musika? Gaur egun, talentuaren eta oihartzun mediatikoaren arteko harremana ia ez da existitzen. Horrekin ez dut mainstream musikariak txarrak direnik esan nahi, edo ez dutenik merezi bizitzen dutena, ezta inola ere! Baina, uste dut mainstream horretako zutabeak aukera hori eduki ez duten pertsonenak egindakoak dira, pertsona horiek ezin izan dute aberastasuna eta ospea lortu, hori da sistema berekoiak irakasten diguna. Ez badio inork entzuten, artista bat ez da ezer; underground musikariei laguntza ematen hasi beharko ginateke.”

Exit mobile version