Urriaren 6tik azaroaren 1era bitarte egingo da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Aurtengoa hogeita laugarren edizioa izango da. Film luzeak aurkezteko epea ekainaren 15ean hasi da eta abuztuaren 15ean amaitu. Lanok Publikoaren Saria jasotzeko lehiatuko dira.
Inskripzioa bi modutan egin daiteke: batetik, www.movibeta.com webgunearen bitartez, aukera horrek ohiko posta bidezko bidalketa ordezkatzen du; bestetik, www.sansebastianhorrorfestival.com webgunearen bidez eta filmaren DVDa bidali behar da (bai PAL formatuan, bai NTSC formatuan), bai eta inskripzio formularioaren kopia inprimatua ere.
DVDak ondoko datuak izan beharko ditu idatzita: titulua, harremanetarako e-posta, zuzendariaren izena eta filmaren iraupena minututan.
Bidaltzeko helbidea hauxe da: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Victoria Eugenia Antzokia, Donostia Kultura, Erregina Erregentea, 8 – 4., 20003 Donostia.
